Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 00:46

Besteak beste, bidaiari gutxien dagoen denbora tarteetan, Leioako EHUko campusera joan-etorriak egiten dituzten autobus zerbitzuak murriztu izana azaltzeko, agerraldia egin du gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan Eusebio Melero Garraio eta Lan Publikoetarako diputatuak (EAJ). Zenbait lineetan bidaiaririk ez egotearen eta gaur egun dagoen 48 milioi euroko defizitaren ondorio da Bizkaibus zerbitzuen berrantolaketa, foru arduradunak adierazi duenez. Unibertsitaterako autobusak murrizteaz gain, salneurriak igo eta linea batzuk kendu dituzte, Etxebarria-Markina-Arbatzegi eta Bilbo-Castro ibilbideak, hain zuzen ere. Dena den, aipatu neurriak "aldatu daitezkeela" aipatu du Melerok. Bere hitzetan, "bidaiaririk badago garraioa egongo da". PPk eta IU-EBk, aldiz, ez dituzte ontzat hartu azalpenak eta "aldaketak alderdi politiko guztien, Bizkaibuseko langileen eta bidaiarien iritzia kontutan hartu gabe egin izana" egotzi diote Garraio eta Lan Publikoetarako diputatuari. PSE-EEren hitzetan, "irizpide ekonomikoak baino ez" ditu kontutan hartu Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAk "zerbitzu publikoa hobetzearen alde" egingo duela adierazi du. EAJk, bere aldetik, "harro" agertu da Bizkaibusek ematen duen zerbitzuarekin eta urtetik urtera honen aurrekontua handitzen joan dela gaineratu du.

Garraio eta Lan Publikoetarako diputatuaren hitzetan, "garraio eskaintza dagoen benetako eskaerari egokitzeko" aldatu dituzte Leioako EHUko campusera joan-etorriak egiten dituzten zenbait autobus lineen ibilbidea eta maiztasuna, unibertsitaterako dauden 19 lineetan "6,5 milioi euro baino gehiagoko defizita dagoelako". Melerok azaldu duenez, zerbitzuen berrantolaketarekin, 522.580 kilometro ibilbide kenduko da, 1,5 milioi euro aurreztuz. Halaber, ordu horietan zerbitzu guztiak ez direla kendu aipatu du, "eskaera nahikoa ez daukatenak baino ez".

Gaiaren inguruko berriak:

EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)

Berri gehiago gaztelaniaz:

El PP critica la "etérea" información facilitada por Eusebio Melero sobre la reordenación de Bizkaibus - Europa Press (2004 Urr 06)

Melero justifica la reordenación de Bizkaibus por el déficit de 48 millones de euros del servicio - Europa Press (2004 Urr 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun