Ezker Batuako zinegotziari "presionatzea" egotzi dio Getxo Biziari PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 00:47

Udalbatzan Ezker Batuak okupatzen duen bigarren eserlekua Getxo Biziari dagokiola adieraziz, herri plataformak iraileko azkenengo astean etxeetara banatzen hasi zen informazio buletina dela eta, Aitor Lafuente (IU-EB) zinegotziari kargua uzteko "presioa egiten" ari zaizkiola salatu du gaur Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak. Aipatu idatzian "mehatxu estaliak" egitea leporatu die ezker abertzaleko kideei zinegotzi popularrak, bere hitzetan, "ez delako batere lasaigarria horrelako talde batek aulkia kendu diozula pentsatzea". Hori dela eta, bere udal taldearen izenean, elkartasuna adierazi dio Lafuenteri. "Edozer behar duela, Aitorren eskura dago Getxoko PP osoa", azpimarratu du. Horrekin batera, Getxo Biziari "egiten uzten" ari zaiola egotzi dio Iñaki Zarraoa alkateari Arruek, "kargu publiko bati presionatzen dabiltzan bitartean, udal batzarretan euren iritzia plazaratzeko aukera ematen dielako, laguna izateaz gain udal gobernuan bere kidea denari elkartasun eskasa erakutsiz". Hori dela eta, "ohituak gaituzten kontraplenoak" berriro ez emateko neurriak hartzea exijitu dio.

Gaiaren inguruko berriak:

Iritzia: Herriari dagokiona orain - Christian Reinicke / Getxo Bizia herri plataformako kidea

Getxo Biziak plazaratutako informazio buletina ikusi:

Herriari dagokiona orain!!! (pdf formatoan)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun