Rosa Maria Martinez ipuin kontalariak aurkeztuta, "Rosa, ipuin bat kontaidazu" pertsona bakarreko txotxongilo antzezlana ikusteko aukera izango dute ostiral honetan, 18:00etatik aurrera,
Barrikako liburutegira hurreratzen diren neska-mutilek. Bertan, hitza, ipuinak, mugimendua, dantza, soinuak, musika, txotxongiloak eta haurren berezko fantasiak, armoniazko giza-balioetan eta naturaren errespetuan oinarritutako sormen-joko baten protagonista izango dira. Umeentzako ekitaldiekin jarraituz, urriaren 16an emango zaie hasiera larunbatetako ohiko animazio jarduerei, liburutegian bertan, abenduaren 18ra arte luzatuko direnak. Barrikako Kultur Sailak antolatuta, 11:00etatik 13:00etara izango da ordutegia. Besteak beste, irakurzaletasuna bultzatzeko, euskaraz idatzitako hainbat
liburu gomendatuko dizkiete haurrei.