Argazki eta ipuin lehiaketak Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 21:23

Bigarren urtez jarraian, mendiari eta naturari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Atxazpe Mendi Taldeak. Lanak aurkezteko epea urriaren 15era arte izango da eta elkarteko kideentzat zein erandioztar guztientzat dago zabalik lehiaketa. Argazkiak urriaren 21etik 24era egongo dira ikusgai Astrabuduko Josu Murueta Kultur Etxean, eta sariak urriaren 22an emango dituzte. Beste alde batetik, IV. Ipuin Lehiaketa antolatu du Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak, bertokoentzat zein, herrian erroldaturik egon ez arren, Erandioko ikastetxeren batetan dabiltzan guztientzat. Lanak, beranduenez, azaroaren 19an aurkeztu beharko dira, eta euskeraz noski.

Besteak beste, lau maila jarri dituzte ipuin lehiaketan:

A. 8 urte artekoak. Idazgaiak: “Baserria” edo/eta “Natura”.

B. 9 - 10 urte bitartekoak. Idazgaiak: “Baserria” edo/eta “Natura”.

D. 11 - 13 urte bitartekoak. Idazgaiak: “Erandion, Erdi Aroan gertatua”.

E. 14 urtetik gorakoak. Idazgaiak: “Erandion, Erdi Aroan gertatua”.

Informazioa eta oinarriak: Euskara Zerbitzua. Irailaren 23a plaza, 1. Telefonoa: 94 489 01 28
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun