Nagusientzako egoitza berria izango du 2005erako Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 21:25

Datorren urterako, nagusientzako egoitza berria zabaltzea aurrikuzten du Berangoko Udalak. Lehen anbulatorioa zegoen etxea egokitu eta hainbat zerbitzu eskainiko dira bertan aitite-amama berangoztarren beharrizanak asetzeko. Besteak beste, taberna, erretzaileentzako eta erretzen ez dutenentzako guneak jarriko dira, mahai eta guzti, podologia, ileapaindegia, liburutegia, gimnasioa eta bestelako zerbitzuak egongo dira. Guztira, 748.000 eurotako aurrekontua dauka egitasmoak. Izan ere, 65 urtetik gorako 1.000 gizon-emakume baino gehiago dago Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun