Hiru hilabetez egongo dira itxita Sakonetako igerilekuetako aldagelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 21:26

Bertan egingo diren berriztatze lanen ondorioz, urrian, azaroan eta abenduan egongo dira itxita Sakoneta kiroldegiko igerilekuetako aldagelak. Besteak beste, hormetan eta kabinetan, giro hezeetara bereziki egokitutako panelak jarri eta komunak eta dutxak aldatuko dituzte. Orain arte gresezkoa izan den zoruan, berriz, ez labaintzeko materiala jarriko dute. Horretaz gain, aldageletatik dutxetara zuzenean sartu ahal izateko gelen antolamendua aldatuko dute. Obrengatik egon daitezkeen eragozpenak direla eta, barkamena eskatu diete kirol instalazioen erabiltzaileei Leioako Udaleko zein Sakoneta Kiroldegiko arduradunek. Euren hitzetan, aldageletako "kalitatearen hobe beharrez" egiten ari dira lanak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun