Plentziako hondartzan Eusko Jaurlaritzak egindako mugaketaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Txipio Baik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 21:26

Eusko Jaurlaritzako Kosta Mugaketa Sailaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Entzutegi Nazionalean Txipio Bai elkarte naturalistak, Plentziako Erietxearen ondoan dagoen parkea hondartza inguruan ezarri duten babesgune naturaletik kanpo utzi dutelako. "Guk eskatuta, parkea babesgunearen barruan sartu zuten hasieran. Besteak beste, hondartzatik ehun metrora eraikitzeko debekua ezartzen zuen horrek", diote ekologistek. Hala ere, Plentziako Udala neurriaren aurka agertu eta "Kosta Mugaketa Sailak 20 metrora murriztu zuen babesgunearen zabalera, aipatu zonaldea kanpoan utziz". Arau Ordezkatzaileen Azterketarako Aurrerakinak bertan hainbat solairutako eraikina egitea aurrikusten zuen, ostalaritza eta kultur-ekipamendurako", Txipio Baik salatu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun