Garraioen "gabeziak" ez konpontzea leporatu diote Aldundiari EHUko Gobernu Batzordeko hainbat kidek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 22:05

Leioako campuserako garraioetan ematen diren "gabezi eskandalagarriak" ez konpontzea egotzi diote Bizkaiko Foru Aldundiari Mikel de la Fuente eta Lidia Rekagorri EHUko Gobernu Batzordeko kideek. "Askotan autobusak gainezka doaz eta ez dira gelditzen", salatu dute prentsa ohar bidez. Euren hitzetan, "nahiz eta hori orain dela urte askotatik gertatu, ez dio egoerari larritasunik kentzen". Zentzu horretan, Aldundiak "gabeziak konpondu beharrean", "arrazoi ekonomikoengatik" autobusek urtean 20.000 kilometro gutxiago egingo dituztela kritikatu dute. De la Fuenten eta Rekagorrik baieztatu dutenez, "oraindik denbora badago hartutako neurriak ezeztatzeko. Baita puntako orduetan garraioen maiztasuna areagotzeko ere".

Instituzioen eta lehendakariaren beraren jarrera ere kritikatu dute EHUko Gobernu Batzordeko kideek, "garraio publikoa erabili behar dela eta unibertsitateak garrantzia duela azpimarratzen dutelako behin eta berriro".

Gaiaren inguruko berriak:

Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak (2004 Urr 06)

EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)

Berri gehiago gaztelaniaz:

El PP critica la "etérea" información facilitada por Eusebio Melero sobre la reordenación de Bizkaibus - Europa Press (2004 Urr 06)

Melero justifica la reordenación de Bizkaibus por el déficit de 48 millones de euros del servicio - Europa Press (2004 Urr 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun