Perretxikoak ikusi eta dastatzeko aukera egongo da igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 8a, 22:47
Plentziako Perretxiko Elkarteak antolatuta, Gorlizko III. Perretxiko Jardunaldia ospatuko da igande honetan, 8:00etatik 14:00etara, herri horretako Iberre auzoan. Bitarte horretan, mota askotako perretxiko, ziza eta onddoak egongo dira ikusgai. Igaz 300etik gora perretxiko mota egon ziren ikusgai. Horietako batzuk dastatzeko aukera ere edukiko dute bertara joaten direnek. Gainera, umeentzako lehiaketa prestatu dute, perretxiko bakoitzaren izena igartzeko gai diren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun