Bi sopeloztarrek jokatuko dute Atxabiribilen Euskal Bodyboard Zirkuitoko txapela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 8a, 22:48

Joan den asteburuan surfa izan bazen, urriaren 9an eta 10ean (asteburu honetan) Euskal Bodyboard Zirkuitoko higarren eta azken proba jokatuko da Sopelako Atxabiribil hondartzan, Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) eta Peña-Txuri Surf talde lokalak antolatuta. Bihar B multzokoak lehiatuko dira eta, igandean, A multzokoen txanda izango da. Azken egunean lehia gogorra espero da gainera. Izan ere, David Perez (Europako zirkuitoan liderra) eta Aritz Larrinaga (euskal zirkuitoko burua) lehiatuko baitira maila gorenean. Biak sopeloztarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun