Proiektuak babestutako 10.000 metro karratu azalerako basoa errespetatuko du. Bertan jatorrizko zuhaitzak mantenduko dira eta bidexka txiki bat ere egingo da.
Eraikina Akarlanda parkearen ondoan kokatuta dago eta duela urte askotatik abandonatuta dago. Eraitsi eta bere ordez eraikin moderno bi eraikiko dira. Hasiera batean egungo egitura mantentzea pentsatu zen baina geroago zimenduei egindako analisiek eraistea aholkatu zuten.