Azpiegitura Batzordean popularren bozeramaleak aipatu duenez, "lehendakariak zein ahaldun nagusiak askotan aipatzen dituzte pertsonen, gizartearen edota unibertsitatearen alde erakundeek aurrera eraman dituzten ekimenak". Hori dela eta, PPri ez zaio egokia iruditzen "fakultateetarako irisgarritasuna oztopatzea".
Bizkaiko Gazte Abertzaleak
Eusebio Melero Garraio diputatuak Bizkaibus zerbitzuetan abian jarritako murrizketak kritikatzeaz gain, Leioako campusera joan-etorriak egiten dituzten autobusak kentzearen aurka agertu dira gaur EAko gazteak, "ondizate-estatua bermatzearen eta mugikortasun iraunkor eta kalitatezko zerbitzu publikoen aurkako neurria delako".
Gazte Abertzaleakekoek prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez, "erakundeek ongizate-estatua bultzatu beharko lukete, politika ekonomiko neoliberalek erasotua izaten ari den une honetan". Are gehiago, sistema publikoa enpresa bat ez dela azpimarratu dute. Hortaz, "errentagarritasun soziala ekonomikoaren gainetik egon behar da".
Gogoratu dutenez, kotxea edota autobusa dira Leioako campusera heltzeko modu bakarrak. Hori dela eta, ez dituzte ulertzen zerbitzu murrizketak.
Gaiaren inguruko berriak:
Garraioen "gabeziak" ez konpontzea leporatu diote Aldundiari EHUko Gobernu Batzordeko hainbat kidek (2004 Urr 07)
Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak (2004 Urr 06)
EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)
Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)
Berri gehiago gaztelaniaz:
El PP critica la "etérea" información facilitada por Eusebio Melero sobre la reordenación de Bizkaibus - Europa Press (2004 Urr 06)
Melero justifica la reordenación de Bizkaibus por el déficit de 48 millones de euros del servicio - Europa Press (2004 Urr 06)