Orkatz Gallastegi eta Aitor Bores Valdemorora eraman dituzte diligentzietarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 8a, 23:27

Orkatz Gallastegi berangotarra eta Aitor Bores sopeloztarra urriaren 4an (astelehena) atera zituzten Castelloko eta Murtziako espetxetatik. Biak Alicanten elkartu eta batera iritsi ziren Valdemorora urriaren 6an (asteazkena), Madrilen diligentzia judizialak egiteko. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, diligentziak amaitu ondoren berriro itzuliko dira euskal preso politiko biak Castello (550 kilometro inguru Euskal Herritik) eta Murtziako (800 kilometro inguru) espetxeetara. Beste alde batetik, Algortako Anjel Figueroa eta Iñigo Otazua, Itzubaltzeta-Erroko Iñaki Gonzalo eta Urdulizko Andoni Muñoz euskal preso politikoek 10 urte kartzelan egingo dute hilaren 17an. Hori dela eta, datorren hilean ekitaldi bat egingo da preso hauen omenez Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun