Data zehatzik gabe atzeratu dute Euskal Bodyboard Zirkuitoko azken proba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 11a, 23:50

Olatuak falta zirela-eta, epaileek igandera arte atzeratu behar izan zuten larunbatean Sopelako Atxabiribil hondartzan jokatu beharreko Euskal Bodyboard Zirkuitoko hirugarren eta azken proba. Baina atzo egoera antzekoa izan zenez, data zehatzik gabe atzeratzea erabaki zuen Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). Aste honetan erabaki beharko dute noiz jokatuko den zirkuituari bukaera ematen dion proba.

Haatik, egutegiak ez du aukera askorik eskaintzen proba jokatu ahal izateko eta federazioak aztertu egin beharko du noiz egin daitekeen.

Gaiaren inguruko berriak:

Bi sopeloztarrek jokatuko dute Atxabiribilen Euskal Bodyboard Zirkuitoko txapela (2004 Urr 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun