Herri Eskolak izango dira bihar Getxo III institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 11a, 23:51
Bizkaiako hainbat herritako ikastetxetan Herri Eskolak burutuko dira urriaren 12an, jai egun honetan "euskal ikasleek ezer ospatzeko ez dutelako" Ikasle Abertzaleak erakundearen iritziz. Besteak beste, Uribe Kostari dagokionez, Getxo III institutuan izango dira eskolak. Hona hemen egitaraua:



10:00: Ikasle borrokaren inguruko hitzaldia

11:30: Ikasle olinpiadak

12:30: Kale animazio tailerra. (Honen barruan dantza tailerra, bertso tailerra, txalaparta tailerra, ankapalu tailerra, malabare tailerra.)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun