Nafarroa Oinezerako autobusa antolatu dute Berangotik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 12a, 20:31
Berangoko Kultur Etxeak antolatuta, ostegun honetara arte (urriak 14) izango dute izena emateko aukera Nafarroa Oinezera joan nahi duten guztiek. Autobusa 9:00etan abiatuko da Sabino Arana kaletik eta 22:00etarako egongo da bueltan Berangon. Salneurriari dagokionez, 8 euro ordaindu behar izango dute herrian erroldatutakoek eta 10 euro kanpokoek. Hain zuzen ere, Lizarran ospatuko dute igande honetan (urriak 17) Nafarroako ikastolen jaialdia, "lizarran@euskaraz.bai" lelopean.
Izena emateko:

Berangoeta Kultur Etxea
Helbidea: Simon Otxandategi etorbidea, 64.
Telefonoa: 94 668 21 43
Faxa: 94 668 21 43
Posta elektronikoa: berangocultura@telefonica.net

Santa Ana Kultur Etxea
Helbidea: Abarotxu bidea, 17
Telefonoa: 94 668 11 79
Posta elektronikoa: santanakultura@berango.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun