Etxe propiorik eduki ez, edo izanda ere, egoera txarrean daukaten; edota mugikortasun arazoak izanik ere beren kabuz baliatu daitezkeen lagunentzat dira babespeko etxebizitzak. Iñaki Zarraoa alkateak aditzera eman duenez, "herriko erdigunetik hurbil egon daitezen saiatzen gara gizartearekin harremanetan jarraitu eta bakartu ez daitezen. Funtsean, pisuak bi lagunentzako dira, ezkonkideak izaten baitira berauek betetzen dituztenak".
Tutoretzapeko etxebizitza hauek eskuratzen dituzten pertsonek giza errenta bat ordaindu beharko dute eraikinaren mantentze gastuei aurre egiteko. "Euren eskura dagoen errentasaria ezarriko dugu, baina horrek ez du esan nahi ordaindu ezin duenak kalean geratuko denik, Gizarte Zerbitzuek eurek lagundu egingo baitute", Zarraoak zehaztu duenez.