Hona hemen Gaztesarea webguneak jasotako aipatu bekadunaren adierazpenak:
UPVk gaurkoan, bere espainartasuna adierazi dit hirutan (... eta goizeko hamarrak dira oraindik)
Bat: gaur, urriak 12, UPVk itxi egin ditu bere ateak Espainiako jai handiarekin bat eginez. Igandea balitz bezala, Leioako campusean segurata bat ipini du sarreratik pasatzen den edonor fitxatzeko asmoz.
Bi: Uniformedunarengana gerturatu naiz sartzen utz ziezadan eta dokumentazioa eskatu dit gaztelera zintzoan, euskaraz zuzendu natzaionean tutik ez du ulertu eta.
Hiru: bekadun moduan sartzeko baimena dudala frogatzeko asmoz, EHNA luzatu diot, nire nortasuna, zerrendan dituen nire izen abizenekin kontrasta zezan. "Dame el otro carnet que éste aquí no vale". Ez diot eman.
UPVko ikaslea naizela dioen txartel kadukatuarekin (baliogabea beraz) sartzea lortu dut astearte buruzuri batean lan egitera. Ateko analfabetoak (gaurkoan, UPVko ordezkari zintzoak) baliogarritzat jo du hura eta ez instituzio batek luzatutako EHNA.
Gaiaren inguruko berriak:
"Alde hemendik" ozenki aldarrikatu dute Iruñean - Gara
Hainbat protesta ekitaldi egin dira "hispanitatearen egunaren inposaketa" salatzeko - Berria