Nafarroa Oinezera Itzubaltzetatik joateko autobusak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 15a, 14:02
Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak igande honetan Lizarran ospatuko den Nafarroako ikastolen egunean parte hartu ahal izateko autobusak jarri dituzte. Momentuz bi autobus bete badira ere, konpartsaren apustua da hirugarren autobusa ateratzea. Animatzen direnak txartela Branka herriko tabernan eros dezakete zortzi euroren truke. Autobusa igandean aterako da goizeko 8etan Itzubaltzeta / Erromoko Sabeco supermerkatuaren aurretik. Argibide gehiagorako Brankara dei daiteke (944 644 856).

Ikusi:

Nafarroa Oinez 2004
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun