Javier Otxoari omenaldia egingo diote Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 15a, 15:14

Igande honetan omenaldia egingo diote bere jaioterrian Javier Otxoari. Irailaren bukaeran Atenasen ospatu ziren Paralinpiar Jokuetan urrezko eta zilarrezko domina bana jantzi zituen Espainiako selekzioaren kide gisa txirrindulari berangoztarrak, proba konbinatuan eta hiru kilometroko jazarpen proban, hurrenez hurren. Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Elexaldetik abiatuko den txirrindulari martxarekin, nahi duen orok parte hartu dezakeelarik. Ondoren, 12:30ak aldera, gorazarrea egingo diote Javierri Ricardo Otxoa bere anaia zenaren izena daukan parkean. Bertan ohorezko aurreskua eta luncha egongo da parte-hartzaile guztientzat.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal kirolariek hamabi domina lortu dituzte Atenasko Paralinpiar Jokoetan - EITB24 (2004 Ira 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun