Irailaren 19an Faduran jokatu zen Monte Cienciasen aurkako Ohorezko Mailako partida dela eta, Ivan Moro, German Pinna eta Ivan Lopez jokalariak zelairatzeagatik okerreko taldea osatzea egotzi zion errugbi talde sevillarrari
Getxo Arteak. Izan ere, araudiari begira, norgehiagoka hasi baino lehen jokalarien zerrendan agertu behar dira berdegunera irtengo diren guztiak, talde getxoztarraren arduradunen ustez. Eta hiru horiexek ez ziren aipatu agiri ofizialetan azaltzen. Hala ere, Getxo Arteak aurkeztutako salaketa ez du aintzat hartu Espainiako Errugbi Federazioko Diziplina Batzordeak, bere hitzetan, "partidan zehar Monte Cienciasekoek filmaturiko bideoak eta arbitroak aurreko partidetatik hiru jokalariak ezagutzeak soberan frogatzen du horiek zeintzuk diren". Erabaki horren aurka helegitea aurkeztuko du talde getxoztarrak.