Somarriba hunkituta azaldu zen ekitaldian. Lehenik eta behin, gogoan izan zituen urte hauetan guztietan bere aldamenean egon direnak. Sopelanako txirrindulariak adierazi zuenez, jasotako saria orain arte lortutako guztiaren gainetik dago.
Beste urtebetez
Deia egunkariari egindako adierazpenetan, urte bat gehiago txirrindularitzan jarraitu eta 2005eko Madrileko Munduko Txapelketaren ostean utziko duela jakinarazi zuen, orain egun batzuk, Joane Somarribak. "Ama izateko gogo izugarriak ditut, baina urte bat gehiago itxaron dezaket. Hori bai, urtebete baino ez. Mundu txapelketa ondo ala txarto atera, hortxe bukatuko da guztia. Behin betikoa da", azaldu zuen txirrindulari sopeloztarrak, erabakia ondo pentsatu ostean hartu duela aitortu eta gero. Kirolariak abuztuaren 11an bete zituen 32 urte.
Somarribak Bizkaia-Panda-Spiuk-Sabeco bere gaur eguneko taldean egingo du azken urtea eta, egutegia zehaztuta ez dagoen arren, Emakumeen Bira, Giroa, Munduko Txapelketa eta Munduko Kopako hainbat probatan parte hartu nahi du. Hala ere, Trourrean ez da egongo 2000, 2001 eta 2003 urteetako Frantziako birako txapelduna. "Oraindik ez dakigu egingo den, baina ez dut inola ere Tourrean parte hartuko. Aspaldian itxi nuen nire bizitza kapitulu ahaztezina da", esan zuen sopeloztarrak.
Joane Somarribaren kirol-ibilbidea - EITB24 (2004 Urr 14)