Leloari dagokionez, "Lizarran@euskaraz.bai", egungo komunikaziora leiho irekia. Ikurra, berriz, Nestor Basterretxeak egin eta honako mezua adierazi nahi du: Lizarran eta bere eskualdean sustraitua dagoen proiektua. Gizarte aniztasunean barneratutako proiektua. Indar eta modernitatez beteriko proiektua: etorkizunera irekia. Azkenik, lau dira Oinez 2004ko helburuak: Hizkuntza bultzakada, euskara eta euskal kultura berreskuratzeko sormena eta lantaldea, ekonomia bultzakada eta denondako hezkuntza proiektua garatzeko ekonomia tresnak bilatzea.
Abestia entzun edota ibilbidea eta egitarauaren inguruko argibideetarako: http://www.nafarroaoinez.net
Gaiaren inguruko berriak:
Nafarroa Oinez-en 120.000 lagun biltzea espero dute antolatzaileek (2004 Urr 15)
Erronka garrantzitsu honetan Nafarroa bertako hizkuntzarekin, euskararekin, eta bertako kulturarekin beraurkitzen saiatuko da. Mestizajea dugu etorkizuneko errealitatea, baina gero eta errespetutsuagoak, sentsibleagoak eta arduratsuagoak izan behar dugu gure ingurunean ditugun kultura desberdinekin. Horrela, geure arteko erlazioan elkarbizitza aberastu eta askatasunez aukeratu behar dugu heziketa eredu desberdinen artean.