Tasen atalean, merkataritzako establezimenduak irekitzearen eta kaleko merkatuko saltokiak jartzearen gaineko tasak lehengoan geratuko dira. Bestela, gainontzeko tasei dagokienez, kontsumoko prezioen indizearen araberako igoerak onartu ditu udalbatzak.
Aurreko urteetan zabor bilketaren tasak igoera nabarmenagoak izan baditu ere, datorren urterako %3,4ko igoera aurreikusi du. Kirol instalazioei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek %2ko igoera jasoko dute eta erroldatu gabeen kasuan igoera %4koa izango da.