Diruzaintzan izandako soberakina hainbat lanetarako erabiliko du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 18a, 23:38

Erandioko Udalak hainbat proiektu gauzatzeko erabiliko du diruzaintzan izandako 1.600.000 euroko soberakina. Horrela, 465.000 euro erabiliko ditu Asuako biribilgunea eta Erandio Goikoako Arteaga kirolguneko instalazioak lotuko dituen espaloia eraikitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak 300.500 euroko dirulaguntza eman du obra hori egiteko.

Beste alde batetik, 200.496 euro inbertituko ditu Astrabuduko Iturrimingo kalean saneamendu eta estolderia sarea hobetzeko. Kasu honetan, 778.000 euroko dirulaguntza jasoko du Udalak Aldundiaren eskutik.

Azkenik, 95.000 euro erabiliko dira Bekoa ikastetxeko estalkia konpontzeko, 80.000 euro kaleak eta bideak konpontzeko, 72.000 euro Mitxelena eta Alkoneko espaloiak zabaltzeko eta gizarte premiazko udal laguntzetarako diru-sailari beste 14.000 euro gehituko dizkio. Altzaga ikastolako leiho guztiak aldatzeko 125.000 euro erabiliko ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun