Getxoko Udalak 97 lizentzia onartu ditu aurten lonjak eta merkataritza aretoak etxebizitza bihurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 19a, 00:06

Urtea hasi denetik, Getxoko Udalak 97 lizentzia onartu ditu lonjak eta merkataritza aretoak etxebizitza bihurtzeko, Iñaki Zarraoa alkateak aditzera eman duenez. Getxoko, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) baimentzen duen eskubidearen haritik dator aldaketa. Beste hainbat udalerritan ez da horrelakorik baimentzen oraindik. Getxoko Udalak HAPOn hartutako erabaki hori, arrazoi estetikoetan eta hiriaren eraikuntzan arrazoitu zuten. "Merkataritza gunetan lonjak dendak eraikitzeko erabiltzen dira, baina erdi gunetik kanpoan dauden eremuetan, helburu horrekin erabiltzen diren lonjen kopurua txikiagoa da, beraz, lonja adreiluekin itxita ikusten ziren eta horrek, estetika falta eta higiene arazoak ere ekar ditzake" Zarraoak esan duenez.

Lizentzia lortzeko beharrezkoa da hainbat eskakizun betetzea, alegia, aretoaren inguruan dagoen lursailaren parean edo gainetik egon behar da lonja (sotoak ez dira onartzen), banan banako erregistroa izan dadin, hartzen duen eraikuntza ordenazio kanpoan egon ez dadin eta derrigorrezko garajearen kalifikazioa eduki ez dezan. Horrez gain, maila goreneko arkitektok eginiko eta sinatutako, eta elkargo ofizialak onartutako proiektu teknikoa beharrezkoa da.

Horretan agertuko dira eraikuntzaren uneko fatxadaren egokipena, baita etxebizitza berriaren barruko distribuzioari buruzko zehetasunak ere. Areto horiei dagozkien beste baldintzen artean, etxebizitza osoa izango duen gutxiengo altuera dago, alegia, ez da izan behar 2'6 metro baino txikiagoa, eta sukalde eta komunetako aireztatzeak era eskakizun zehatzak ditu. Aldi berean, kalera irteteko pasabide zuzena eduki beharko du.

Dena den, Udalak eman dezakeen lizentziak ez du esan nahi lana egin daitekeela, auzokideen komunitatearen araudiak baitu azken hitza. "Komunitatearen araudiak baimentzen duenean egin ditzakete egokipen lanak lonjen eta aretoen jabeek. Horregatik, lizentzia eskatu baino lehenago, egokia da komunitatearen araudia ezagutzea" esan du Zarraoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun