Getxoko Gurasoen Eskolako ikastaro berriak aurkeztu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 19a, 00:07
Getxoko Gurasoen Eskolak 2004ko urritik 2005eko urtarrilera bitarterako antolatu dituen ikastaroen egutegia aurkeztu zuen joan den astean prentsaurrekoan Iñaki Urkiza, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi esku ordeak. Iazko ikasturtean 780 bat lagunek hartu zuten parte ekimen honetan. Ikastaroen gaien artean "Drogomenpekotasunei aurrea hartzea", "Estresaren maneiua", "Eskola-porrotari aurrea hartzea", "Psikologia gurasoentzat" eta "Heziketa sexuala" landuko dituzte. "Udalerriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden seme alaben gurasoei beren hezkuntzan laguntzeko zuzendutako proposamen batzuk dira; gaiak gurasoek berauek proposatzen dituzte, dituzten behar edo kezken arabera" azaldu zuen Iñaki Urkizak.
Ikastaroen iraupena hiru, lau edo bost ekitaldietakoa izango da. Doanekoak dira eta parte hartzen duten ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarteek koordinatzen dituzte, hau da, Trinitarias, Azkorri, Nuestra Señora de Europa, Geroa, Zubilleta, Romo, Aixerrota, Divina Pastora, Artaza-Romo, Larrañazubi, Fadura eta Julio Caro Baroja ikastetxeetakoek eta institutokoek.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duten pertsonek honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 94 466 01 30.

Ikastaro horien eskaintza zehatza kaleratu du Getxoko Gurasoen Eskolak Gizarte Zerbitzuekin argitaratzen duen "Seme-alabak" aldizkariaren zortzigarren zenbakiak. Oraingoan, aipatutako ikastaroei buruzko informazio zehatza eskaintzeaz gain, irakurriz ikastearen garrantzia aztertzen dute eta baita pertsona batzuek irizpide bat ezartzeko erabiltzen duten indarkeria ere. Aldizkari honek 8.000 aleko tirada du
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun