Atzo jokatu zen Arxabiribil hondartzan euskal bodyboard zirkuituko hirugarren eta azken proba. Open A Mailan, David Perez izan zen garailea Aritz Larrinagaren eta Antonio Hantonen aurretik, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Joserra Martinez laugarrena izan zen. Gauzak horrela, zirkuituko sailkapen nagusian garaipena Aritz Larrinagak erdietsi zuen Perez bigarren, Hanton hirugarren eta Jon Ander Bengoetxea laugarren izan ziren.
Open B Mailan Pablo Calvo nagusitu zen. 18 urtez azpikoan, berriz, Sergio Cortinat gailendu zen, eta 16 urtez azpikoan, azkenik, Beñat Elosuak irabazi zuen.
Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) antolatzen dituen zirkuituak amaitu dira. Halere, euskal egutegia amaitzeko bi zita garrantzitsu gelditzen dira: urriaren 30ean eta azaroaren 1ean Euskadiko Txapelketa jokatuko da Sopelan, eta azaroaren 13an eta 14an Euskal Herriko Surf Biltzarra izango da Bakion. Azken horretan 3.000 euroko sara eramango du garaileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.