Lokala, diala, errepetidorea eta webgune berria estreinatu ditu Koska Irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 19a, 14:38

Koska Irratia berriro da airean. Oraingoan, FMko 108.0ra jo beharko dute Uribe Kostako entzuleek nahiz Bilboko zenbait aldeetan entzun ahal izango dutenek entzuteko. Izan ere errepetidore berria erosi dute Koskakoek eta horrek bere eskualde osoan entzutea ahalbidetuko du. Hala ere, Uribe Kostan bizi ez diren lagunei webgune berriaren bitartez entzuteko aukera zabaltzen zaie. Oraindik lanean jarraitzen badute ere laster entzungai izango duzue honako helbidean: www.koskairratia.com

Horretaz gain, albisteak, Koskari buruzko informazioa, "parrilla", irratiak nola lan egiten duen, proiektuak, foroak eta abar egongo dira bertan.

Informazio gehiago:

Telefono zenbakia: 94 491 39 94
e-posta: koskaidatzi@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun