Segurtasun-uhalaren erabilera kontrolatzen ari da eskoletan Leioako Udaltzaingoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 19a, 22:51

Segurtasun-uhalaren erabilera kontrolatzen ari da gaurtik aurrera Leioako Udaltzaingoak eta urriaren 31ra arte luzatuko da kanpaina. Adin txikikoak autoan eramateko unean bete behar diren neurriak hartu diren egiaztatzeko, eskoletarako sarbideetan kokatuko dira polizia agenteak. Euskal Herriko Bide-Segurtasunerako Plan Estrategikoak bultzatutako ekimena da. Besteak beste, Bilbo, Donostia eta Gasteizeko Udaltzaingoek, Karmelo Sáinz de la Maza alkate leioatarra lehendakari den Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bat egin dute honetan.

Hilabete batzuk daramatza martxan adin txikikoentzako segurtasuna bermatzen duen legeak. Aipatu Euskal Herriko Bide-Segurtasunerako Plan Estrategikoak 2003tik 2006rako iraupeta izango du.. 2003an, auto-istripuetan hil ziren hamar lagunetatik laurek ez zituzten betetzen segurtasun arauak. Gainera, 2002ko datuekin alderatuz gero, %10 igo zen ehunekoa joan den urtean. Hilabete honen amaiera arte egingo dituzte kontrol horiek, zirkulazio kodeko arauen betetzea eta gidarien kontzientziazioa sustatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun