Microsoft software egileak berak egin zuen salaketa, denda horietako arduradunek muntatu eta saltzen zituzten ordenagailuetan pirateatutako softwarea erabiltzen zuten. Windows XP Proffesional Sistema Operatiboa eta Microsoft Office Suite dira zehazki ustez pirateatutako softwarea.
Horrela, "saltzaileek kostua murriztea lortzen omen zuten, softwareari dagokion lizentzia ordaintzen ez zutelako. Produktuaren kostu totalaren % 30a izan daiteke lizentziarengatik ordaindu behar dena", jakinarazi du Ertzaintzak.
Gaiaren inguruko berriak:
Software pirateoaren delitua komunikabideetan - Sustatu (2004 Urr 18)