Maniobra militarrak salatzeko eskatu dio Udalari Erandioko Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 19a, 23:22

Udalak EAEn ematen den "edozein maniobra militarra" sala dezan, mozioa aurkeztu du Erandioko Ezker Batua-Berdeak taldeak, urriaren 28ko udalbatzan eztabaidatua izan dadin. Bide batez, "Espainiako Gobernuak eta Armadak erakusten ari diren jarrera gerrazaleari gaitzespenik irmoena erakustea" exijitzen diote tokiko gobernuari. Natalia Rodiguez IU-EBko ordezkariak "onartezintzat" jo ditu irailean hainbat herritan eman ziren praktika militarrak, "herritarrak arriskuan jarri eta ezinegona sortzen dutelako".

Horretaz gain, giza eskubideen eta elkarrizketaren aldeko konpromisoari berriz ere ekiteko eskatzen dio Erandioko Udalari Rodriguezek, "gatazkak konpontzeko bitarteko demokratiko bakar gisa". Baita EAEren eta Espainiaren "ahalik eta desmilitarizazio askarrenaren" aldeko apostua egiteko ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun