"Neska-mutilak ingelesa ikastera bidaltzen ditugun eskolan, ikasgelan zein jolas osagarrietan hizkuntza hori erabili behar dela esateak ez luke inor harrituko. Gurasoak garen aldetik guztiz normala irudituko litzaiguke hizkuntzaren ikasketa prozesuaren baitan", azpimarratu du Imazek. "Gaztelaniaren bazterketa" ematen ari dela esateak "demagogikotzat" jo du.
Elebitasuna
EAJko EBBko presidenteak nabarmendu duenez, "eskolan euskaraz, gurasoekin gaztelaniaz eta lagunekin berdin-berdin hizkuntza zein bestean hitzegiten duten ume horiek arazorik ez dute eguneroko elkarbizitzan". Horrek euskal gizartean "dramarik edota gatazkarik" ez duela suposatzen aipatu zuen Imazek, bere alderdia gizarte elebidunaren alde dagoela adieraztearekin batera. "Gure hizkuntzak euskara eta gaztelania dira. Gauza da aurrenekoa ahulagoa dela eta guk bakarrik daukagula", azaldu du.
Hori dela eta, horrelako gaiekin ez dela "dramatizatu" behar uste du Imazek, hain zuzen ere, gurasoek eurek direlako hizkuntza eredua erabakitzen dutenak: "Euskara eta gaztelaniaren arteko gerra hauekin ez diogu inori onik egiten", dio berak. Jeltzaleen buruzagiaren ustez, "euskara euskaldunen transmisiorako hizkuntza izan dadila bermatzen jarraitu behar dugu".
Gaiaren inguruko berriak:
Eusko Legebiltzarreraino eraman du Leioako PPk "Ikastetxean Euskaraz Jolasten" ekimenari egindako kritika (2004 Urr 19)