"Ikastetxean Euskaraz Jolasean" ekimenaren aurka jotzeko eskatu dio Luesmari Manos Limpiasek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 20a, 18:55

Eskoletako jolastoki eta jantokietan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Leioako Gobernu Batzordeak begiraleak jartzeko hartutako erabakiaren aurka egiteko eskatu dio, idatziz, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari, Manos Limpias funtzionario taldeak. "Ikastetxean Euskaraz Jolasean" egitasmoaren bidez, "eskola-umeak gaztelaniaz hitzegiten ikusten dituztenean, euren jokoetan eta hizketaldietan eskua sartu nahi dute, gutxinaka-gutxinaka euskaraz berba egiteko erabakia har dezaten", adierazi dute aipatu kolektiboko kideek. Hori dela eta Leioako Udalaren dekretuaren kontrako errekurtsoa aurkezteko eskatu diote Luesmari.

Manos Limpiasen ustez, "baliogabetzat" jo behar da dekretua, "Espainiako Konstituzioak bermatzen dituen eskubide eta askatasunak urratzen dituelako". Luesmari bidalitako idatzian aipatzen denez, Leioako Udalaren erabakiaren bidez "ordenamendu juridikoak aurrikusten ez dituen helburuetarako erabili dira udal administrazioko baliabideak". Hori dela eta, "botere desbideratzea" ez ezik, erabakia "guztiz baliogabea" dela uste du funtzionario taldeak.

Gaiaren inguruko berriak:

Gamerok atzo egindako salaketak "demagogikotzat" jo ditu Imazek (2004 Urr 20)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun