Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu Algortan, Donostian eta Elorrion, kale erasoekin zer ikusia dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 20a, 22:44

Hasiera batean Efe agentziak jakinarazi eta ondoren Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, Aimar Hidalgo 26 urteko algortarra eta Ander Suberbiola 21 urteko donostiarra atxilotu ditu Ertzaintzak. Bi hauei 2000. urteko abuztuan izandako kale erasotan parte hartu izana leporatzen diete. Polizi iturrien arabera, autubusei erasoak eta kutxazain automatikoei erasoak. Beste alde batetik, Elorrion, izenik eman ez duten 24 urteko beste gazte bat atzeman dute, ustez, 2001. urtean Donostian Ertzaintzaren aurkako eraso batean parte hartu zuen, suziri eta koktelak erabiliz. Hirurak komisaldegian daude inkomunikaturik eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku lagako dituztela gaineratu dute. Atxiloketen aurka protestatzeko elkarretaratzea deitu dute 20:30ean Algortako Telletxe plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun