Hala ere, biharkoa ez da epaiketa horren inguruan egingo den ekitaldi bakarra izango. Oraindik ere mobilizazioen egutegia osatzen ari diren arren, beste hitzaldi bat antolatu dute urriaren 28rako. Egun horretan Gurasoak elkarteko kideek hartuko dute hitza, kale-borrokaren inguruan egindako "gazteen kriminalizazioa" eta ezartzen zaien "bizitza osorako espetxe zigorren" nondik-norako politikoen gainean, 20:00etan, Villamonten. Azkenik, epaiketaren lehenengo egunean enkartelada egingo du Gurasoak-ek, 10:00etan, Bilboko Epaitegien aurrean (Buenos Aires kalea). Eta azaroaren 2tik 5era mobilizazioak daude deituta, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, "ekitaldi eta mobilizazioez gain modu asko daude muntaia politiko-polizial hau salatzeko: kartelak jartzea norberaren lantoki edo ikastetxean, informazioa zabaldu edo mobilizazioak antolatzea. Denoi dagokigun arazoa da. Inork ez dezala esan ez dakiela zer gertatzen ari den, zer-nolako eskandaluaren aurrean gauden... ".
Gaiaren inguruko berriak:
Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
Mikel Soto / preso ohia: "Hemen guztiek dakite torturatu egiten dela, baina arazoak daude salatzeko" - Berria (2004 Mar 31)
Informazio gehiago:
e-mail: oihua@barrutik.org
Oihu@ artxibategia: fitxategi guztiak