Aimar Hidalgorentzat espetxe zigorra eskatu du fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 21a, 19:30

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean eraman dituzte Madrilera, kale erasoekin zer ikusia dutelakoan, atzo atxilotutako hiru lagunak. Eta bertan, Auzitegi Nazionaleko epailearen esku utzi dituzte. Besteak beste, Aimar Hidalgo algortarra izan da deklaratzen lehena, Gara egunkariko edizio digitalean adierazi dutenez. Fiskalak espetxe zigorra eskatu du gaztearentzat eta oraindik epaileak ez du erabakirik hartu. Ander Suberbiola donostiarra eta Zeber Zubiaga elorriotarra, berriz, arratsaldean pasako dira epailearen aurretik. Atxilotuen herritan manifestaldia deitu dute gaurko egunerako. Algortan, Telletxe plazatik abiatuko da manifestaldia, 19:00etan.

Gaiaren inguruko berriak:

Aimar Hidalgorentzat espetxe zigorra eskatu du fiskalak - Gara

Atzo atxilotutako hiru gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dituzte - Berria

Kale istiluetan parte hartu dutelakoan atxilotutako hiru lagunak Auzitegi Nazionalera eraman dituzte - EITB24
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun