Hainbat hedabideei helarazitako gutunaren bidez, popularrek baino ez zutela "Ikastetxean Euskaraz Jolasten" egitasmoaren kontrako botua eman gogoratu nahi izan zuen atzo Karmelo Sainz de la Maza alkateak. Izan ere, Hezkuntza Batzordean, Leioako PSE-EEk baiezkoa "argi eta garbi" eman zuen arren, jokoen bidez euskararen erabilera sustatzeko ikastetxeetako jolastoki eta jantokietan begiraleak jartzea kritikatu zuten ondoren sozialistek.
Halaber, EAEko hezkuntza sistema goraipatu zuen udal mandatariak gutunean, "hiru hizkuntz eredu eskaintzen duelako eta hiritarrek bat edo beste aukeratzeko askatasun osoa dutelako". Ildo horretan, Leioako Euskara Zerbitzuak abian jartzen dituen zerbitzu guztiak "borondatezkoak" direla gogoratu zuen Sainz de la Mazak, "eta inoiz ez "derrigorrezkoak", Gameroren salaketak ukatuz. Izan ere, neska-mutikoak euskaraz hitzegitera "behartu" nahi dituztela adierazi zuen popularren ordezkariak.
Gaiaren inguruko berriak:
"Ikastetxean Euskaraz Jolasean" ekimenaren aurka jotzeko eskatu dio Luesmari Manos Limpiasek (2004 Urr 20)
Gamerok atzo egindako salaketak "demagogikotzat" jo ditu Imazek (2004 Urr 20)
Eusko Legebiltzarreraino eraman du Leioako PPk "Ikastetxean Euskaraz Jolasten" ekimenari egindako kritika (2004 Urr 19)
Euskararen erabilera sustatuko dute jolas-orduetan Leioako ikastetxeetan (2004 Urr 12)