Gaur egun estuegia den errepide zatian, autobusek bira egitea ahalbidetuko du errotondak. Horretaz gain, sarbide berria egingo dute oinezkoentzat. Orotara, 300.000 euroko aurrekontua dute lanek.
Errepide berria
Beste alde batetik, Urdulizerako errepide nagusian bi errotonda gehiago egingo dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiko jabegokoa bazen ere, duela pare bat astetik Sopelako Udalak dauka errepide horren ardura, Lan Publikoetarako foru arduradunekin lortutako hitzarmenari esker. Jada obrak egiten hasi dira Larrondo Baserri ondoan zein Larragoitiko zubiarekin lotzeko eremuan (Sopela eta Urdulizko industrigunera sarrera, Garbigunetik hurbil). Lehenengo errotondak laster eraikiko den oinezkoentzako zubira sartzea ahalbidetuko du. Bigarrenean, berriz, asfaltaturiko eremuaren maila metro bat eta erdi jaistea erabaki dute, trenbidearen behekaldetik igarotzen diren kamioiek sartzea errazago eduki dezaten.
Errotonda biak trafikoa bideratzea erraztuko dute. Izan ere, Imanol Garai alkateak azaldu duenez, "kotxeak abiadura handian doazela da errepide horren arazoa. Behin baino gehiagotan egon dira auto-istripuak eta hildakoak. Errotonda biek abiadura murriztera behartuko dituzte gidariak, arrisku egoerak saihestuz".
Gaiaren inguruko berriak:
Arrietara inguruetara kotxeak sartzeko debekua mantenduko dute (2004 Ira 20)