CDaren diseinua egin beharko da, liburua eta mapak jasotzen duten informazioa hartuz eta Getxoko eraikin esanguratsuen irudiekin osatuz (etxe bakoitzaren inguru osoa ikusteko 360 graduko bira egitea ahalbidetzen dutenak). Aipatu azterlanean lekurik esanguratsuenak bisitatzeko agertzen diren zazpi ibilbide garrantzitsuenak ere sartu beharko dira. "Ez dira ibilbide oso luzeak izango, herritarrak egitera anima daitezen erraz burutu daitezkeenak baizik", Iñaki Zarraoak alkateak zehaztutakoaren arabera.
Nagusiei zuzendutakoaz gain, 6 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako beste atal bat edukiko du CDak. Fikziozko pertsonai batek udalerriko toponimiaren aurkezpena egingo die neska-mutikoei eta, gutxienez, gaiari lotutako bost joko izngo ditu.
Guztira, 2.000 ale argitaratuko dira, ziurrenik, saldu eta ikastetxe eta liburutegietan banatzeko.