Getxoko XXII. Antzerki Jardunaldien barruan, "Ezetz lepoa jarri!" egongo da ikusgai ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, Algortako Getxo Antzokian. Kanpingags taldearen azken lanak umorea eta suspesea nahasten ditu. Gainera, ikusleek berebiziko garrantzia izango dute antzerki-lanaren garapenean, eurek izango baitira aukera bat edo beste hartuz istorioaren amaiera erabakiko dutenak. Horrela, obrak izan ditzakeen bukaera anitzen aurrean, ikusleen gaitasuna probatu egingo dute Joseba Apaolazak, Kontxu Odiozolak, Jose Ramon Soroizek, Ainhoa Aierbek, Kiko Jauregik eta algortarra den Asier Hormazak. Txartelak 8,50 eurotan egongo dira, gazteentzat eta erretiratuentzat izan ezik. Azken aurrek bi euroko beherapena izango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!