Futuroscopera bidaia antolatu dute Berangotik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 22a, 22:23

Familia osoarentzat izan daitekeen bidaia antolatu du hurrengo astebururako Berangoko Kultur Etxeak. Besteak beste, Berangoetako aretatik abiatuko dira, urriaren 29an (ostirala), 23:00etan, Poitiersera (Bordeletik hurbil) 9:00ak aldera heltzeko. Salneurrian luxuzko autobusean bidaia, hotelean bina gau eta gosari, Futuroscopeko parkean sartzeko larunbata eta igandeko sarrerak, bidaia asegurua, gida laguntzailea eta igandean Loyrako gazteluetan zehar tourra egiteko aukera. Azaroaren 1ean (astelehena) izango da buelta, bertan gozaldu eta Bordelen bazkaltzeko geldialdia egin eta gero. Datorren astelehenera arte baino ez dago izena emateko aukera.

Europako imajinaren parkeak erliebedun zinea, zine dinamikoak, pantaila erraldoiak, errealitate birtuala, ikuskizunak... eta hamaika gehiago biltzen ditu.

Bidaiaren salneurria gelako pertsona kopuruaren arabera izango da (berangoztar zein kanpotarrentzat), hau da, lau kiderentzako gelan 99 euro pertsonako, hiru kiderentzako gelan 106 euro pertsonako, bi kiderentzako gelan 115 euro pertsonako eta bakar batentzako 122 euro. Haurrentzako salneurria 70 eurokoa da.

Informazio gehiago eskatu edo izena emateko:

Berangoeta Kultur Etxea
Simon Otxandategi, 64 - 48640 Berango
Telefono zenbakia eta faxa: 94 668 21 43
e-maila: berangocultura@telefonica.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun