"Hire Himalaya" erakusketa egongo da ikusgai datorren astetik aurrera Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 22a, 22:38

BBK Fundazioak antolatuta, "Hire Himalaya" erakusketa egongo da ikusgai, urriaren 25etik azaroaren 5era, Astrabuduko Josu Murueta Kultur Gunean. Erakusketa hau munduko tontorrik garaienetatik hartutako irudiek osatzen dute. Mendietara hurbiltzen gaitu, mendizale orok bete nahi duen amets horretara, hots, oinak planetako gailur gailenetan ipintzea, Iñurrategi anaiek egin zuten bezala. Helburu hori lortzeko, besteak beste, hurrengo hauen laguntza eduki zuten: Juanjo San Sebastián, José Carlos Tamayo, Juanito Oiarzabal, Jon Beloki, eta ez ditzagun ahaztu gainerako laguntzaileak, xerpak, sukaldariak... Ordutegia 10:30etik 14:00etara izango da goizean eta 16:00etik 19:00etara arratsaldean (astelehenetik ostiralera).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun