"Adi Adi!" antzerki-lana estreinatuko du bihar Areetan Deabru Belltzak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 22a, 23:07

Getxoko XXII. Antzerki Jardunaldien barruan, "Adi Adi!" lana estreinatuko du larunbat honetan Deabru Beltzak taldeak. Besteak beste, hiru pertsonaia zentzumenei buruz mintzatuko dira, zentzumenak zergatik eta zertarako ditugun azalduko digute. Hasieran hitzaldi serioa izan behar dena ikuskizun zoro eta dibertigarri bihurtzen da protagonista den Hans txotxongilo handiak begiak, sudurra, eskuak, belarriak eta mingaina hainbat lekutan ahaztu baititu. Honela, umeen aurrean eta umeen laguntzaz berreskuratuko ditu Hansek bost zentzumenak. Jokoen eta abestien bitartez, umeek zentzumenen balioa deskubrituko dute, zentzumenek mundua ikusteko, ukitzeko, entzuteko, usaintzeko eta dastatzeko atea irekitzen baitute. 18:00etatik aurrera izango da saioa, Areetako Musika Eskolan. Sarrera dohainik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun