Uribe Kostako irudiak ikusgai Satistegin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 22a, 23:33

"18 argazkilari, Uribe Kostako 18 argazki" goiburupean Uribe Kostako garai ezberdinetako gai eta lekuak isladatzen dituzten irudi bildumaren erakusketa dago ikusgai Algortako Satistegi Kafetegian. UK aldizkariak antolatu du eta ospe handiko hainbat argazkilarik egindako eta 2004an zehar aldizkari horretan argitaratu diren zuri-beltzezko 18 argazki bildu dira. Erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da bertan eta, ondoren, Uribe Kostako beste herri batzuetako kultur etxeetara eramango dute.

Argazkien egileak dira Alfredo Aldai, Jon Bernardez, Juan Gomez, Luis Jauregialtzo, Oskar Martinez, Lobo Altuna, Juan Luis Markaida, Gonzalo Martinez Azurmendi, Jose Mari Martinez, Konrado Mugertza, Pedro Zarrabeitia, Antonio Herranz, Fatima Diez, Iker Elorriaga, Mikel Martinez, Carlos Terreros, Aitor Galbarriartu eta Asier Mentxaka. Guzti hauek, sona handiko argazkilariak dira, beren irudiak hedabide nagusienetan argitaratu
ohi dituztenak eta UK aLdizkariagaz kolaboratu ohi dutenak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun