Aisialdi edo kultur taldeak badirudi ez dituztela gure herriko gazteak erakartzen. Zertan datza arazoa? Kultura-talde hauetako kideen bide okerra edo gu baino gazteagoak diren kideek gure elkarteetan parte hartzeko gogoa edo nahia ez izatea? Azken urteetan, aisialdi eta kultur elkarteak krisialdi batean sartu direla esan genezake. Boluntario gisa gutxik egiten dute lan jada lehen egiten zen moduan.
Nire ustez, moldatu egin gara. Orain gutxi dago musutruk lan egin nahi duena. Kultur edo aisialdi talde batean parte hartzeak konpromiso, lan-orduak, eta azken finean, lana eskatzen du, baina orain, ez gaude prest gure denbora horretan baliatzeko. Lan honi guztiari baino guk beste gauza batzuei lehentasuna ematen diegu, nahiz eta jakin ez badakigun zeintzuk diren, baina
zer egingo diogu, ba?
Argi dagoen gauza bakarra zera da: aisialdi eta kultur taldeak ez dira enpresa indartsuak, eta beraz, ez dute dirurik euren langile boluntarioei pagatzeko. Haatik, boluntariorik gabe elkarte hauek ez dute iraungo. Gezurra badirudi ere, oraindik lan handia daukagu aisialdia eta kultura-esparru horretan hain laguntza gutxi izanda.
Baliteke errua orain elkarteetan parte hartzen dugunona izatea; baliteke guk elkarte-sistema eskema itxian eta zaharkituetan oinarritzea; baliteke aldaketa sakon baten beharra izatea; baliteke
Berandu izan baino lehen, etorkizun hurbileko erronka, analisi hori egitea izan daiteke.