Beste batzuek galdetzen dute ea zergatik ez ote duen munduko biztanleri osoak Inperioaren bozetan parte hartzeko eskubidea. Izan ere, Estatu Bauetako eskuduntza asko planetarioak direla esan daiteke. Euren babesa edonon gauzatzeko ahalmenaren azpian interesak nonahi defendatzeko politika erasotzailea gordetzen dute. Bush presidentearen kontrako mugimendu zabala eratu da AEBetan, gerraren irudia dela eta, kritika zorrotzak zuzendu dizkiote iparamerikarrek beraien presidenteari. Egoera berezirik ez litzateke izan behar, baina Estatu Batuetan, eskasak dira nazio mailako protestak.
Latzena da joko honetako bi hautagaiek politika berari eusteko panpinak baino ez direla, mundua zoroetxe arriskutsu bat bihurtzen duen sistemari jarraipena emango baitio Bushen aurkari hautagai demokratak azaroko bozak irabazten baditu. Ikusteke Irakekin zer gerta litekeen, zan ere, Espainiako bidea jarraitzeko asmorik agertu du Kerryk inoiz. Bandera izardunekin estalitako zerraldoak, Vietnameko gudan gertatu bezalaxe, lanabes bikaina dira hauteskundeak irabazteko.