- Ta nongoa zara?
- Berangokoa
- Ah! Image-aren herria!
Hori da Berango hainbat gazterentzat. Eta ez da harritzekoa. Berango gutxi gora-behera 5.000 biztanle ditu, azken hamarkadan demografi hazkunde nabaria izan duelarik. Baina berangoztarren bizi kalitatea hobetu egin da? Populazioa hazten doa, etxe ugari (gehienak luxuzkoak eta bizpahiru babes ofizialekoak) eraikitzen dira baina zerbitzuak aldiz, ahazturik.
Esan dezakegu Berango kale soil batera murrizten dala, Sabino Arana alegia. Berton daude denda gutxi batzuk, tabernaren bat, pilotalekua eta metroa. Herriak duen bizi bakarra kale horretan somatzen da (Axganen ere, nolabait, jendea ikusten da kaletik) Berangon ez dago plaza nagusirik, herritarrentzako bilgunerik, elkarretaratzeko lekurik
Aipatutako Sabino Arana kalea oinezkoentzat egokituko dutela diote, ikusiko dogu
Berangoko hedadura ez da makala, eta etxe guztiak (gehienak unifamiliarrak, txaletak edo baserriak) herrian zehar sakabanatuta daude. Beraz, ez dago lonjarik, dendarik, zerbitzurik
bizitzarik! Berangoztar berriek ez dute bizitza herrian egiten, ciudad-dormitorio delakoa bihurtu delarik. Ez dugu kiroldegirik, musika eskolan pianoa soilik eskeintzen dute, ez dago unibertsitaterako autobusik
duela gutxira arte Algortaraino joan behar izaten ginen fotokopia batzuk egiteko! (auto eskolan eta estankoan egin ditzakegu orain
) Ta guzti hau 5000 biztanle duen herri batean.
Gazteei dagokionez, gauetan inguruko herrietatik gazteak etortzen dira, ta hori da Berangora etortzen diren aldi bakarra
gaztetxe baten beharra daukagu! Herriari bizi apur bat emoteko. Luxuzko etxe gutxiago gura ditugu, ta lonja zein zerbitzu gehiago. Txikitan txaletolandia esaten genion herriari, ta egun eraikitzen ari diren etxe guztietan ez da lonjarik egiten. Ez da, beraz, dendarik sortzen.
Zorionez, zerbitzuen eskasia udaltzaingoaren kasuan ere ikusten da
Beste egunean Bilboko batek honako hau galdetu zidan: baina Berango ez da Getxoko auzoa?
Ezetz erantzun nion, baina arrazoi apur bat bazeukan, Berango ez baitauka herri baten itxurarik. Horixe nahi dogu, hazkunde demografikoarekin batera dendak, zerbitzuak eta plazak ere gehitzea.
- Ta nongoa zara?
- Berangokoa.
- Ah! Image-aren herria!
- Bai, ta kiroldegiarena, musika eskolarena, zinemarena, gaztetxearena, antzokiarena eta abar luze batena ere.
Hura bai miraria!