Giza-hondakinak aurkitu dituzte itsasadarraren bazterrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 25a, 23:13

Erandion, itsasadarraren bazterrean karnata bilatzen ari zela, gizaki batena izan daitekeen buruaren "hondakinak" eta belarri bat aurki zituen 'tupper' batean sartuta, ostiral arratsaldean, bertoko arrantzale batek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak atzo jakinarazi zuenez, oraindik ez dakite nondik atera diren horiek. Antza, lokatzean erdi-lurperatuta aurkituak izan ziren. Ertzaintzak ikerkeeta abiarazi du gizaki-hondakinen jatorria zein izan daitekeen jakiteko.

Lehenengo ikerketen arabera, formolean sartuta zeuden giza-hondakinak. Hori dela eta, Medikuntza ikasle batenak edota hezurtegi baten parte izan daitezkeenik ez da baztertzen. Halandabe, "jatorri zehatza jakin arte, aukera anitz dagoela" adierazi du Herrizaingo Sailak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun