Aipatu mozioan irakur daitekeenez, "EAEren garapena, progresua eta modernizazioa ahalbidetu duten beharrezko mekanismoak eta tresnak antolatu ditu Estatutuaren Markoak, Kontzertu Ekonomikoa batipat". Hain zuzen ere, "prentsamolde ezberdinen elkargune" bezala goraipatzen du. Ildo berean, "gaur egun indarrean dagoen marko juridiko-politikoak, ongizateari dagokionez, EAE komunitate automikoen buru izatea ahalbidetu" duela aipatzen du idatziak.
Hori dela eta, "gaur inoiz baino gehiago", Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua "erabat indarrean" daudela uste du PPk, "egonkortasun instituzionala eta elkarbizitza bermatzeko tresna bakarrak" direlako. "Horrekin apurtzeko proposamenek gatazka, ezegonkortasuna, pobretzea eta bazterketa politikoa baino ez dute ekarriko", aipatzen dute.
Hain zuzen ere, "Gobernu Zentralak hitzartutakoa bete ez duelako, Estatutua hilda dagoela dioten guztiei faltsukerietan ibiltzea" egozten diete popularrek, Ibarretxeren proposamenari erreferentzia eginez.